Euskotrenek asteartean, irailaren 23an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Girona partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek asteartean, irailaren 23an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Girona partida dela eta

Body

Asteartean, irailaren 23an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Girona FC partida dela eta. Partida 19:00etatik aurrera jokatuko da San Mamesen.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalera doan errefortzu-zerbitzuarekin. Irteera 17:54an izango da. 

Partiduaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna arteko zerbitzuan mozketa partzialak egingo dira, 30/40 minutukoak gutxi gorabehera. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas