Euskal Trenbide Sareak Aia-Orio eta Zarautz arteko trenbide-zerbitzua berrezarriko du ostegunetik aurrera

Entradilla

Euskal Trenbide Sareak Aia-Orio eta Zarautz arteko trenbide-zerbitzua berrezarriko du ostegunetik aurrera

Body

• Aurreratu egin du Zudugaraiko tunela indartzeko lanen amaiera 

Datorren ostegunean, urriaren 2an, lehen zirkulaziotik aurrera, Euskal Trenbide Sareak Aia-Orio eta San Pelaio arteko tren-zerbitzua berrezarriko du Zarautzen. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen erakunde publikoak bi egun aurreratu ditu Zudugaraiko tunela indartzeko lanen amaiera. Denbora-tarte horretan, zerbitzua bi terminalen artean autobusez eman den zerbitzuarekin bete da.

Zudugaraiko tunela Bilbo-Donostia linean dago, Aiako udalerrian, 740 metro da luze eta trenbide bakarra du. Egiten ari diren lanak, funtsean, tarte bat buloiez eta hormigoi proiektatuz sendotzea dira. Aurreikusitako guztizko aurrekontua, autobusez ematen ari den zerbitzua barne, milioi bat euro ingurukoa da. Hilaren 4rako aurreikusitako obraren amaieraren aurrerapenari esker, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskaini ahal izango ditu datorren igandean, urriak 5, Elgoibarren ospatuko den Kilometroak dela eta.

js-tarifas