Euskotrenek larunbatean, urriaren 4an, Topoaren zerbitzua indartuko du HABEren azterketak direla eta
Euskotrenek trenen zerbitzu erregularra indartuko du E2 Lasarte/Oria - Hendaia – Lasarte/Oria linean, larunbatean, urriaren 4an, Ficobarako joan-etorriak errazteko helburuarekin. Bertan, HABEk antolatutako deialdi baten azterketak egingo dira.
Larunbatetako ohiko zerbitzuez gain, honako hauek ere ibiliko dira:
• Lasarte Oria – Irun Ficoba – Hendaia: irteera Lasarte Oriatik, 7:00etan eta 7:19an.
• Amara (Donostia) – Irun Ficoba – Hendaia: irteera Amaratik 10:34an.
• Hendaia – Irun Ficoba – Amara (Donostia): irteera Hendaiatik 14:24an.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.