Euskotrenek igandean, urriaren 12an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Real Madrid partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek igandean, urriaren 12an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Real Madrid partida dela eta

Body

Igandean, urriaren 12an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club-Real Madrid CF partida dela eta. Partida San Mamesen 17:00etan jokatuko da.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalera doan errefortzu-zerbitzuarekin. Irteera 15:58an izango da. 
 
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna arteko zerbitzuan mozketa partzialak egingo dira, 30/40 minutukoak gutxi gorabehera. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mamesetik gertu dauden geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskalduna geralekura joatea gomendatzen du, tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Halaber, Barik ordainketa-sistema gisa erabiltzea gomendatzen da, ontziratzeko prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas