Euskotrenek asteazkenean, urriaren 15ean, deitutako grebarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko esku dagoen Sozietate Publikoak, datorren asteazkenerako, urriaren 15erako, deitutako greba dela eta, ezarritako gutxieneko zerbitzuak (%30) bermatuko ditu.
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren Aginduak bermatzen du funtsezko zerbitzuei eutsiko zaiela.
Greba horrek honako zerbitzu hauei eragiten die: Trenbidea (Bizkaia eta Gipuzkoa), Metroa (Bilboko 3. linea), Tranbiak (Bilbo eta Gasteiz), Funikularra (Larreineta, Trapagaranen) eta Autobusak (Euskotrenek Bizkaibus eta Lurraldebusentzat emandako zerbitzuak, eta Zamudioko Parke Teknologikorako, Usansoloko Ospitalerako eta Larreineta-Zugaztietako tren/funikularraren zerbitzu osagarriak).
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakia eta www.euskotren.eus webgunea eskura ditzakete.