Euskotrenek asteazkenean, urriaren 22an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Qarabag partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek asteazkenean, urriaren 22an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Qarabag partida dela eta

Body

Asteazkenean, urriaren 22an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du, 18:45etik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club – Qarabag FK partida dela eta.

San Mameserako joan-etorria errazteko asmoz, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, bi errefortzu-zerbitzurekin. 

Partidaren aurretik, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, Euskalduna eta La Casilla artean zerbitzuaren zati bat moztuko da, 60 minutu ingurukoa.

Partida amaitu ondoren, La Casilla eta Euskalduna arteko zerbitzua 30 minutuz etengo da, gutxi gorabehera. 

Aipatutako mozketak Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mames inguruko geralekuetan pilaketak saihesteko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, Boluetarantz tranbiaz itzultzeko joan-etorriak hasteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas