Euskotrenek larunbatean, urriaren 25ean, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Getafe partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek larunbatean, urriaren 25ean, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Getafe partida dela eta

Body

Larunbatean, urriak 25, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Getafe CF partida dela eta. Partida San Mamesen 18:30etik aurrera jokatuko da.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 17:30ean irtengo da.
 
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna arteko zerbitzuan mozketa partzialak egingo dira, 30/40 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Halaber, gomendatzen da, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta  Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas