Euskotrenek, azaroaren 5ean, zerbitzu berezia eskainiko du Metroaren 3. linean, Joaquín Sabinaren “HOLA Y ADIÓS” dela eta

Entradilla

Euskotrenek, azaroaren 5ean, zerbitzu berezia eskainiko du Metroaren 3. linean, Joaquín Sabinaren “HOLA Y ADIÓS” dela eta

Body

Euskotrenek azaroaren 5ean, asteazkena, BECen trenen zerbitzu berezia eskainiko du Bilboko Metroaren 3. linean, itzulerako joan-etorriak errazteko, Joaquin Sabinaren “HOLA Y ADIÓS” ospakizuna dela eta.

3. Lineako trenen ohiko ordutegia luzatu egingo da, Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuz, Zazpikaleak geltokian dagoen loturari esker. Kontzertutik itzultzeko joan-etorrietarako, asteazkenetako ohiko zerbitzuaren azken zirkulazioez gain, beste bi zirkulazio berezi eskainiko dira bata Kukullaga/Etxebarri – Matiko/Bilbo noranzkoan eta bestea Matiko/Bilbotik Kukullaga/Etxebarri noranzkoan.

Euskotrenek ordutegiak APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die joan-etorriak egingo dituzten pertsonei. 

Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.

js-tarifas