Euskotrenek igandean, azaroaren 9an, tren zerbitzua indartuko du Behobia – Donostia dela eta
Euskotren, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko Sozietate Publikoak tren zerbitzua indartuko du azaroaren 9an, Behobia – Donostia lasterketak sortzen dituen joan-etorri beharrei erantzuteko.
Tren zerbitzu bereziaren helburu nagusia parte-hartzaileak lasterketaren irteera puntura eramatea izango da. Trenez Ficoba/Irun geltokiraino iritsi ahal izango da, eta handik anezka autobusak jarriko dira.
Trenbide-zerbitzu berezia linea hauetan emango da:
• E2 Lasarte Oria – Hendaia – Lasarte Oria.
• E1 Zumaia – Amara/Donostia – Zumaia.
Zerbitzuaren ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira:
- E2 Lasarte/Oria – Hendaia – Lasarte/Oria:
Amara/Donostia – Hendaia – Amara/Donostia tartean, 10 eta 15 minutu arteko maiztasuna eskainiko da, batez ere lasterketa hasi aurretik gertatuko den eskariaren hazkundera egokitzeko.
Lasarte/Oriatik trenak 30 minuturo egongo dira, 7:40an zerbitzu gehigarri batekin.
- E1 Zumaia – Amara/Donostia - Zumaia:
Goizeko zerbitzua indartuko da Zumaiatik bi trenekin (irteera 7:42an eta 8:42an), bidaiariak Ficoba/Iruneraino eramango dituztenak, Amaran ohiko tren aldaketa egin beharrik gabe. Arratsaldean trenak 30 minuturo ibiliko dira.
Euskotrenek azaroaren 9an trenez joango direnei Euskotrenen APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunean ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die. 944 333 333 zenbakian eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa.