Euskotrenek igandean, azaroaren 9an, tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Oviedo partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek igandean, azaroaren 9an, tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Oviedo partida dela eta

Body

Igandean, azaroaren 9an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Real Oviedo partida dela eta. Partida hori San Mamesen jokatuko da 14:00etatik aurrera. 

San Mameserako joan-etorriak errazteko asmoz, tranbia bere ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalera doan errefortzu-zerbitzuarekin, 12:57an irtengo delarik. 

Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira La Casilla eta Euskalduna artean, 30/40 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Ordainketa sistema gisa Barik erabiltzea ere gomendatzen da, ontziratze prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas