Euskotrenek larunbatean, azaroaren 15ean Bilboko tranbiaren zerbitzua areagotuko du Euskal Selekzioa – Palestina partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek larunbatean, azaroaren 15ean Bilboko tranbiaren zerbitzua areagotuko du Euskal Selekzioa – Palestina partida dela eta

Body

Larunbatean, azaroaren 15ean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua areagotuko du San Mamesen 20:30etik aurrera jokatuko den Euskal Selekzioa-Palestina partida dela eta.

Erabiltzaileen itzulerako joan-etorriak errazteko helburuarekin, Euskotrenek eguneko azken bi zerbitzuen ibilbidea luzatuko du Boluetako geralekuraino. Zirkulazio horiek ibilbidea La Casillatik hasiko dute, 23:11n eta 23:26an, eta geraleku guztietan emango dute zerbitzua, Boluetan amaitu arte.

Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira Euskalduna eta La Casilla geralekuen artean. Zehazki, honako zerbitzu hauek kenduko dira aipatutako tartean:

• 18:00etatik 20:30era.
• 22:18tik 23:18ra.

Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

Euskotrenek ontziratze prozedura errazteko, Barik ordainketa sistema gisa erabiltzea gomendatzen du.

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas