Euskotrenek igandean, azaroaren 16an, partzialki etengo du Bilboko tranbiaren zerbitzua ‘Bilboko Herri Krosa' dela eta
Euskotrenek igandean, azaroaren 16an, tranbiaren goizeko zerbitzua aldatuko du ‘Bilboko Herri Krosa 'ospatuko delako.
Lasterketari pasatzen uzteko, zirkulazioa etetea aurreikusita dago honako tarte eta ordu hauetan:
• Arriaga – Pio Baroja: 10:45etik 11:50era.
• Ospitalea – La Casilla: 11:15etik 12:00etara.
Euskotrenek tranbian ibiliko diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere eskura dezakete.