Euskotrenek Bilbon abenduaren 3an, asteazkena, tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Real Madrid partida dela eta
Abenduaren 3an, asteazkenean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du San Mamesen 19:00etatik aurrera jokatuko den Athletic Club-Real Madrid partida dela eta.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 17:54an irtengo da.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna artean zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira, 30/40 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa gomendatzen da, ontziratze prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.