Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du ‘Durangoko Azoka' ospatzen den bitartean
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du abenduaren 5ean, 6an, 7an eta 8an, ‘Durangoko Azokak 'sortzen dituen joan-etorriak errazteko. Egun horietan, jende gehien espero den ordu-tarteetan, zirkulazio bereziak eskainiko dira E1 linean, Matiko/Bilbo eta Eibar artean.
Euskotrenen zerbitzu bereziak gaueko zirkulazioak izango ditu abenduaren 5, 6 eta 7an, aipatutako E1 linearen tartean.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.