Euskotrenek Bilbon abenduaren 6an, larunbatean, tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Atletico Madrid partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek Bilbon abenduaren 6an, larunbatean, tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Atletico Madrid partida dela eta

Body

Abenduaren 6an, larunbatean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den Athletic Club-Atletico Madril partida dela eta.

San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik La Casillarako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 20:00etan irtengo da. 
 
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna artean zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira, 30/40 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa gomendatzen da, ontziratze prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas