Euskotrenek abenduaren 6an trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Gatiburen “Agur esan barik” kontzertua dela eta
Euskotrenek larunbatean, abenduaren 6an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Matiko/Bilbao eta Eibar artean, BECen ospatuko den Gatiburen “Agur esan barik” kontzertua dela eta.
Zerbitzu berezi honek Euskotrenen larunbat gauetako ohiko zerbitzua osatuko du.
Euskotrenek joan-etorriak egingo dituzten pertsonei ordutegiak APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.