Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du abenduaren 21ean, Bilboko San Tomas azoka dela eta
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoak, Bizkaiko trenen zerbitzua indartuko du Bilboko San Tomas azokak sortzen duen eskaerari erantzuteko. Era berean, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatu egingo da.
Abenduaren 21ean, Bilbon San Tomaseko azoka dela eta joan-etorriak ugarituko direla aurreikusita, Bizkaiko igandeetako ohiko zerbitzua indartu egingo da, trenbideetan zirkulazio osagarriak izango baitira.
Zehazki, Bizkaiko Lurralde Historikoan, Euskotrenek honako tren- eta metro-zerbitzu hauek ematen ditu:
• Matiko/Bilbo – Ermua, E1 linea orokorreko zatia.
• Lezama – Kukullaga/Etxebarri, E3 linea.
• Matiko/Bilbo – Kukullaga/Etxebarri, Bilboko Metroaren L3.
• Matiko/Bilbo – Bermeo (Urdaibai), E4 linea.
BILBOKO TRANBIA: ZERBITZUAREN ALDAKETA
Bilboren kasuan, Euskotrenek tranbiaren ohiko zerbitzua aldatuko du, San Tomas azoka dela eta. Horrela, 09:00etatik 23:15era arte, gutxi gorabehera, ez da zirkulatuko Atxuri eta Pio Baroja artean. Hau da, aipatutako epean, tranbiak Bolueta – Atxuri eta Pio Baroja – La Casilla tarteetan ibiliko dira.
Zerbitzuaren maiztasuna 12 eta 15 minutu bitartekoa izango da lanaldian zehar.
Euskotrenek trenez edo tranbiaz bidaiatu behar duten pertsonei APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko bilatzailean ordutegiak kontsultatzeko gomendatzen die. Informazio gehiago nahi izanez gero, geltokietara edo geralekuetara jo dezakete edo 944 333 333 telefonora deitu.