Euskotrenek ostiralean, abenduaren 19an, zerbitzu berezia eskainiko du Eibar – Valladolid partida dela eta
Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du S.D. Eibar eta Real Valladolid CF taldeen arteko futbol partida dela eta. Partida ostiralean, abenduaren 19an, izango da 20:30etik aurrera, Ipuruan.
Euskotrenek zerbitzua partidaren ondoren indartuko du, eta partidaren aurretik, berriz, joan-etorrien beharrak tren erregularrekin beteko dira.
Partidaren ondoren bi tren berezi aterako dira:
• ARDANTZA (Eibar) – Durango: 22:50
• ARDANTZA (Eibar) – Elgoibar: 22:50
Zerbitzu berezi honen helburua partidara joateko garraio publikoko aukera bat bermatzea da.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Geltokietan eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke, baita www.euskotren.eus webgunean eta Euskotrenen APP ofizialean ere.