Euskotrenek astelehenean, abenduaren 22an, Bilboko tranbiaren eta metroaren 3. linearen zerbitzua indartuko du, Athletic – Espanyol partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek astelehenean, abenduaren 22an, Bilboko tranbiaren eta metroaren 3. linearen zerbitzua indartuko du, Athletic – Espanyol partida dela eta

Body

Astelehenean, abenduaren 22an, Euskotrenek Bilbon tranbiaren eta metroaren 3. linearen zerbitzua indartuko du, Athletic Club – RCD Espanyol Bartzelonako futbol partida dela eta. Partidua San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko da.


BILBOKO TRANBIA

Bilboko tranbian, Euskotrenek ohiko zerbitzua emango du Bolueta eta La Casilla artean, eta zirkulazio berezia izango du Pio Barojatik Ospitalerantz 19:52an.

Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna artean zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira, 30/40 minutukoak gutxi gorabehera. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.


L3 METROA

Partidua amaitu ondorengo itzulerako joan-etorrietarako, lanegunetako ohiko ordutegia luzatuko da Metro L3an, eta Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuko da, Zazpikaleak/Zazpikaleak geltokian dagoen loturari esker.

Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa ,www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas