Euskotrenek abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean trenbideko, Bilboko tranbiako eta Larreinetako funikularreko zerbitzuak aldatuko ditu

Entradilla

Euskotrenek abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean trenbideko, Bilboko tranbiako eta Larreinetako funikularreko zerbitzuak aldatuko ditu

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mende dagoen sozietate publikoak, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean bere trenen, Bilboko tranbiaren eta Larreinetako funikularraren zerbitzuak aldatuko ditu, Gabon gaueko, Eguberri eguneko, Urtezaharreko eta Urte Berriko ospakizunak direla eta.

Ordutegia Gabonetara egokitzeko asmoz, abenduaren 24ko eta 31ko gauetan, Euskotrenek bere trenbide guztietan, Bilboko tranbian eta Larreinetako funikularrean bere zerbitzuak aurreratuko ditu. Halaber, zerbitzuaren hasiera goizez atzeratuko du abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, eta eguerdian etengo du familia-bazkarietarako. Zerbitzua normaltasunez ibiliko da 17:00etatik aurrera gutxi gorabehera.

Zerbitzuaren aldaketa horiek linea hauei eragingo diete:

• E1 Matiko/Bilbo – Amara/Donostia (Linea orokorra + Usansoloko Ospitalerako anezka autobusa)
• E2 Lasarte/Oria - Hendaia (Topoa)
• E3 Lezama - Kukullaga/Etxebarri (Txorierri)
• E4 Bermeo-Matiko/Bilbo (Urdaibai)
• E5 Altza – Amara/Donostia 
• Larreinetako funikularra
• Bilboko tranbia.

Bilboko metroaren 3. linean ere eten egingo da Gabon gaueko eta Urtezahar gaueko afarietarako zerbitzua, lau bat orduz. Ondoren, berriro ekingo zaio, gau osoan zerbitzua eskaintzeko.

Euskotrenek trenez edo tranbiaz ibiliko diren pertsonei APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunean ordutegiak kontsultatzea gomendatzen die.

Informazio gehiago nahi izanez gero, geltokietara edo geralekuetara joan eta 944 333 333 telefonora deitu.

js-tarifas