Euskotrenek Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua aldatuko du Eguberrietako ospakizunak direla eta
• Tranbien zerbitzua abenduaren 24an, 25ean eta 31n aldatuko da, baita urtarrilaren 1ean ere.
• Bigarren urtez jarraian, zerbitzu berezia eskainiko da abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauean.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoak, Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua aldatuko du abenduaren 24an, 25ean eta 31n, baita urtarrilaren 1ean ere, Eguberrietako jaiak direla eta. Gainera, abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauean tranbia zerbitzu berezia eskainiko da.
Abenduaren 24an eta 31n, zerbitzuaren amaiera aurreratuko da Gabon Gaueko eta Gabon Zaharreko afariengatik. Abenduaren 25ean goizeko zirkulazioen hasiera atzeratuko da, eta eguerdian ere zerbitzua etengo da Eguberrietako bazkarirako. Tranbia normaltasunez ibiliko da 17:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.
Urtarrilaren 1ari dagokionez, goizaldeko 1:15etik aurrera gaueko tranbien zerbitzu berezia hasiko da, eta 30 minuturo zirkulatuko da goizeko 10:00ak arte. Une horretatik aurrera, jaiegunetako ohiko zerbitzua eskainiko da. Urte Berriko otorduak direla eta, zerbitzua eten egingo da eguerdian, eta 17:00etatik aurrera berriz hasiko da.
Zerbitzua honela antolatuko da:
ABENDUAREN 24a eta 31
Azken zerbitzuak:
- Ibaiondo-Salburua: 20:30
- Salburua-Ibaiondo: 21:14
- Abetxuko-Unibertsitatea: 20:36
- Unibertsitatea-Abetxuko: 20:58
ABENDUAK 25
Goizeko lehen zerbitzuak:
- Ibaiondo-Salburua: 10:00
- Salburua-Ibaiondo: 10:44
- Abetxuko-Unibertsitatea: 10:06
- Unibertsitatea-Abetxuko: 10:13
Goizeko azken zerbitzuak:
- Ibaiondo-Salburua: 12:45
- Salburua-Ibaiondo: 13:29
- Abetxuko-Unibertsitatea: 12:51
- Unibertsitatea-Abetxuko: 13:13
Arratsaldeko lehen zerbitzuak:
- Ibaiondo-Salburua: 17:00
- Salburua-Ibaiondo: 17:44
- Abetxuko-Unibertsitatea: 17:06
- Unibertsitatea-Abetxuko: 17:28
GABON ZAHARREKO GAUEKO ZERBITZUA ETA URTARRILAREN 1EKO LANALDIA
Bigarren urtez jarraian, Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauean. Goizaldeko 1:15etik aurrera, gaueko tranbiak 30 minuturo ibiliko dira, goizeko 10:00etatik aurrera jaiegunetako zerbitzuarekin bat eginez.
Gaueko tranbien lehenengo irteerak honako hauek izango dira:
- Ibaiondo-Salburua: 1:15.
- Salburua-Ibaiondo: 1:30.
- Abetxuko-Unibertsitatea: 1:29.
- Unibertsitatea-Abetxuko: 1:24.
Gaueko zerbitzu bereziaren azken irteerei dagokienez, hilaren 1eko goizeko zerbitzua berriz hasi aurretik, honako hauek izango dira:
- Ibaiondo-Salburua: 9:45.
- Salburua-Ibaiondo: 10:30.
- Abetxuko-Unibertsitatea: 9:29.
- Unibertsitatea-Abetxuko: 9:42.
Ondoren, jaiegunetako zerbitzuari ekingo zaio berriro, eta eguerdian eten egingo da. Urtarrilaren 1eko goizeko azken zerbitzuak honako hauek izango dira:
- Ibaiondo-Salburua: 12:45
- Salburua-Ibaiondo: 13:29
- Abetxuko-Unibertsitatea: 12:51
- Unibertsitatea-Abetxuko: 13:13
Bestalde, hilaren 1eko arratsaldeko lehen zerbitzuak honako hauek izango dira:
- Ibaiondo-Salburua: 17:00
- Salburua-Ibaiondo: 17:44
- Abetxuko-Unibertsitatea: 17:06
- Unibertsitatea-Abetxuko: 17:28
Erabiltzaileek informazio gehiago jaso ahal izango dute tranbien geralekuetan eta Euskotrenen APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunean dagoen ordutegi-bilatzailean. 944 333 333 informazio-telefonoa ere eskura duzue.