Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du urtarrilaren 4an (igandea), Real Sociedad – Atlético de Madrid partidurako
Urtarrilean 4an (igandea) Real Sociedad – Atlético de Madrid futbol-partidua jokatuko da Reale Arenan, 21:00etatik aurrera. Hori dela eta, Euskotrenek bere tren-zerbitzua indartuko du, partidurako joan-etorriak errazteko.
Itzulerarako, Euskotrenek trenak jarriko ditu Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiara.
Erabiltzaileek informazio gehiago lortu ahal izango dute Euskotrenen telefono-zenbakira deituta: 944 333 333. Bestela, Euskotreneko langileak dituzten geltokietan, APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere aurki dezakete informazio gehiago.