Euskotrenek gaueko tren-zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian Eguna dela eta
Euskotrenek gaueko tren-zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian Egunean egiten diren joan-etorriak errazteko. Trenak gau osoan ibiliko dira urtarrilaren 19tik 20rako gauean Donostia/San Sebastián (Amara) eta Zumaia artean, eta E2 (Hendaia- Lasarte/Oria–Hendaia) eta E5 (Altza-Amara-Altza) lineetan.
Honako hau da trenen maiztasuna:
• E1 Zumaia – Amara - Zumaia: 60 minutuan behin
• E2 Hendaia – Lasarte/Oria - Hendaia: 30 minutuan behin
• E5 Altza – Amara - Altza: 60 minutuan behin
Euskotreneko zerbitzu berezi horren helburua da garraio publikoko aukera eskaintzea jaiak dastatu ahal izateko. Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileek Euskotreneko langileak dituzten geltokietara jo dezakete, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.