Euskotrenek bihar, urtarrilaren 13an, zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Osasuna partida dela eta
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du bihar, urtarrilaren 13an, 21:00etatik aurrera Anoetan jokatuko den Real Sociedad – CA Osasuna futbol partidarako joan-etorriak errazteko.
Itzulerarako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaia, Altza, Lasarte/Oria eta Zumaiarantz. Tren horien irteera behar den denbora atzeratuko da luzapena edo penaltiak badaude.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.