Entradilla
Euskotrenek Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua aldatuko du ‘Umbra Light Festival' dela eta
Body
‘Umbra Light Festival' jaialdia dela eta, Euskotrenek Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua aldatuko du otsailaren 6, 7 eta 8an.
Zehazki, zerbitzua partzialki Angulema – Antso Jakituna tartean etengo da, jarraian adierazitako orduetan:
• Ostirala 6: 19:00etatik 23:00etara.
• Larunbata 7: 19:00etatik 23:00etara.
• Igandea 8: 19:00etatik 22:00etara.
Gainerako zerbitzuak normaltasunez ibiliko dira.
Erabiltzaileek informazio gehiago jaso dezakete www.euskotren.eus webgunean, Euskotrenen APP ofizialean eta 944 333 333 telefonoan.