Euskotrenek igandean, otsailaren 8an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Levante partida dela eta
Igandean, otsailaren 8an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club – Levante UD partida dela eta. Partida 16:15etik aurrera San Mamesen jokatuko da.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 15:12an irtengo da.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna artean zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira, 30/40 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Halaber, gomendatzen da, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944 333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.