Euskotrenek igandean, otsailaren 15ean, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Real Sociedad partida dela eta
Igandean, otsailaren 15ean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du, 12:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club – Real Sociedad partida dela eta.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 11:00etan irtengo da.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira La Casilla eta Euskalduna artean, 30/40 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.