Euskotrenek ostiralean, otsailaren 20an, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Elche partida dela eta
Ostiralean, otsailaren 20an, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du, 21:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club – Elche CF partida dela eta.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 19:52an irtengo da.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mamesen inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira La Casilla eta Euskalduna artean, 35/45 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.