Euskotrenek gaueko zerbitzu berezia eskainiko du ostiral eta larunbatean, Sondikako Inauteriak direla eta
Sondikako Inauterietarako lekualdatzeak errazteko xedez, hilaren 20an (ostirala) eta 21ean (larunbata), tren bereziak jarriko dira.
Otsailaren 20tik 21erako gaua
Ostiraletik larunbatera tren-zerbitzua egongo da gau osoan Kukullaga/Etxebarri – Bilbo – SONDIKA – Lezama tartean.
Otsailaren 21etik 22rako gaua
Euskotrenek larunbat gaueko ohiko zerbitzua indartuko du Durango – Kukullaga/Etxebarri – Bilbo – SONDIKA – Lezama tartean.
Zerbitzu berezi horien bidez garraio publikoa eskaini nahi da jaiaz gozatu ahal izateko, eta, halaber, bertaratutakoak hainbat trenetan banatu. Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.