Euskotrenek martxoaren 7an, larunbatean, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du

Entradilla

Euskotrenek martxoaren 7an, larunbatean, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du

Body

Euskotrenek martxoaren 7an, larunbatean, Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du ‘BILBAO-RURAL KUTXAREN 10K INTERNAZIONALA' eta Athletic Club – FC Barcelona partida direla eta. Partida San Mamesen joaktuko da 21:00etatik aurrera. 

Tranbia-zerbitzuan honako aldaketa hauek egingo dira:

• 16:16tik aurrera, zerbitzua eten egingo da Arriaga-Abando tartean.

• 17:55etik 20:06ra arte, zerbitzuaren etenaldia luzatuko da, eta Arriaga-La Casilla tarteari eragingo dio.

• San Mameseko partidaren aurretik, etena Euskalduna-La Casilla tartean 20:20tik 21:00etara.

• Partidaren ondoren, Euskalduna-La Casilla tartean ere etena 22:45etik 23:15era.


Ospitaletik 23:14an eta La Casillatik 23:18an eta 23:26an irteten diren tranbiek Bolueta izango dute helmuga.

Lanaldiaren gainerakoan ohiko zerbitzua emango da.

Euskotrenek tranbian ibiliko diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere eskura dezakete.

js-tarifas