Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Entradilla

Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Body

Euskotrenek tren-zerbitzua indartuko du igandean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko egunean, Donostian eta Bilbon egingo diren manifestazioek eragindako joan-etorriak errazteko.

Gipuzkoan, linea hauetako zerbitzua indartuko da:

• Kostaldea (Zumaia – Donostia/San Sebastián), E1 Amara (Donostia/San Sebastián) – Matiko (Bilbao) lineari dagokion zatia.

• E2 linea (Lasarte Oria – Hendaia).

Bizkaian, berriz, Euskotrenek tren-zerbitzu hauek indartuko ditu:

• E3 linea (Lezama – Kukullaga/Etxebarri).

• E4 linea (Bermeo – Matiko/Bilbao).

• Zaldibar - Matiko/Bilbao zatia, E1 Amara (Donostia/San Sebastián) – Matiko (Bilbao) lineakoa.

Erabiltzaileek informazio gehiago lortu ahal izango dute Euskotrenen telefono-zenbakira deituta: 944 333 333. Bestela, Euskotreneko langileak dituzten geltokietan, APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere aurki dezakete informazio gehiago. 

js-tarifas