Euskotrenek martxoaren 17an (asteartea) deitutako grebarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu.
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoak, datorren martxoaren 17rako (asteartea) deitutako greba dela eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak (%30) bermatuko ditu.
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren Aginduak bermatzen du funtsezko zerbitzuei eutsiko zaiela.
Greba horrek honako zerbitzu hauei eragiten die: Trenbidea (Bizkaia eta Gipuzkoa), Metroa (Bilboko 3. linea), Tranbiak (Bilbo eta Gasteiz), Funikularra (Larreineta, Trapagaranen) eta Autobusak (Euskotrenek Bizkaibusentzat eta Lurraldebusentzat emandako zerbitzuak, eta trenbide/funikularraren zerbitzu osagarriak Zamudioko Parke Teknologikoa, Usansoloko Ospitalea eta Larreineta-Zugaztieta).
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakia eta www.euskotren.eus webgunea eskura ditzakete.