Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen denboraldiari hasiera emango dio Aste Santuan hamar zirkulazio berezirekin
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, Aste Santuan 2026ko lurrunezko trenen denboraldia hasiko du hamar zirkulazio berezirekin. Apirilaren 2tik 6ra bi irteera egingo dira egunero, 11:00etan eta 16:30ean, Azpeitiko museotik (Gipuzkoa) Lasaoko geltokira.
Aste Santuan (apirilaren 2tik 6ra, biak barne) museoko instalazioak ordutegi honetan irekiko dira:
• Goizez: 10:30etik 14:00etara
• Arratsaldez:16:00etatik 19:30era
Apirilaren 7tik aurrera, asteartea, Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia honako hau izango da:
Asteartetik ostiralera (lanegunetan):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era
Larunbatetan:
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik):
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Aste Santuaren ondoren, lurrunezko trenaren zerbitzu erregularra azaroaren 1era arte egongo da martxan (berau barne) larunbatero, 12:00etan eta 17:30ean irteerekin, eta igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik) 12:00etan. Apirilaren 12tik aurrera igande eta jaiegunetan ‘Sugina egun batez' jarduera ere eskainiko da, lurrunezko trenean bidaiatzeko aukera ematen duen ekimena.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat jarri du ikusgai bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak ditu, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoak ere.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus