Euskotrenek martxoaren 28an, larunbatean, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Aviron Bayonnais – Stade Rochelais partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek martxoaren 28an, larunbatean, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Aviron Bayonnais – Stade Rochelais partida dela eta

Body

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du TOP14 Aviron Bayonnais – Stade Rochelais errugbi partidarako joan-etorriak errazteko. Partida hori Anoetan izango da martxoaren 28an, larunbatean, 21:00etatik aurrera. 

10:45etik aurrera, Donostia eta Hendaia arteko trenen maiztasuna handituko da, eta trenak 15 minuturik behin izango dira partida hasi arte.

Partida amaitu ondoren, 23:00etatik 0:15era, Donostia eta Hendaia arteko trenen eskaintza zabalduko da. Lasarte Oriarantz eta Zumaiarantz ere zirkulazio bat egongo da.

Gainera, Topoan (Lasarte Oria – Hendaia) larunbatetako gaueko zerbitzua indartuko da, eta orduro zirkulazioak egingo dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.

js-tarifas