Euskotrenek datorren igandean Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du

Entradilla

Euskotrenek datorren igandean Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du 

Body

Igandean, martxoak 29, Euskotrenek tranbia zerbitzua aldatuko du Bilbon, KORRIKA eta 17:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club – Atletico Madril partida direla eta.

KORRIKA egiten den bitartean tranbia zerbitzuan egindako aldaketak honako hauek izango dira: 

• 11:00etatik 13:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Arriagako eta Pio Barojako geralekuen artean zerbitzua moztuko da.

• 13:00etatik 21:30era, zerbitzua eten egingo da Arriagako eta Abandoko geralekuen artean.


Gainera, partida San Mamesen izango denez, bi zerbitzu eten egingo dira La Casilla eta Euskalduna tartean, ondorengo orduetan:

• 16:20tik 17:00etara, partidaren aurretik.

• 18:40tik eta 19:20ra, partida amaitu ondoren.
 

Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas