Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du apirilaren 2an eta 3an
Euskotrenek apirilaren 2an eta 3an Bilbon tranbiaren zerbitzua (La Casilla – Bolueta) aldatuko du, Aste Santuko prozesioak direla eta.
Bi kasuetan, aurreikusita dago zerbitzua etetea Arriaga – Pio Baroja tartean, 19:28tik 21:31ra, gutxi gorabehera. Aldi horretan, tranbiak Bolueta – Arriaga eta Pio Baroja – La Casilla tarteetan ibiliko dira, bi noranzkoetan.
Mozketaren aurretik, honako hauek izango dira La Casilla eta Bolueta arteko azken zirkulazio osoak bi noranzkoetan:
• La Casilla – Bolueta: La Casillatik 18:56an irtengo den zirkulazioa.
• Bolueta – La Casilla: irteera Boluetatik 19:07an.
Bestalde, prozesioak amaitu ondoren, La Casilla eta Bolueta arteko lehen zirkulazio osoak honako hauek izatea aurreikusten da:
• La Casilla – Bolueta: irteera La Casillatik 21:11n.
• Bolueta – La Casilla: irteera Boluetatik 21:22an.
Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.