Burdinbidearen Euskal Museoak igandean ospatuko du “Museoen Eguna”, eta tren historikoen zirkulazio bereziak antolatu ditu

Entradilla

Burdinbidearen Euskal Museoak igandean ospatuko du “Museoen Eguna”, eta tren historikoen zirkulazio bereziak antolatu ditu

Body

- Ospakizunean, ibilgailu historikoen eta lurrunezko garabi baten erakusketak ere egingo dira


Burdinbidearen Euskal Museoak maiatzaren 17an (igandea) ospatuko du “Museoen Nazioarteko Eguna”; jai-giroko jardunaldia izango da, tren historikoen zirkulazio bereziekin eta zenbait erakusketekin.

Maiatzaren 17an, Museoen Nazioarteko Egunaren bezperan, tren historikoak izango dira protagonistak. 11:00, 12:00 eta 13:00etan, zirkulazio bereziak egingo dira museoaren (Azpeitia) eta Lasaoko geltokiaren artean. 

Lehenengo ibilbidea Alsthom 1004 diesel-trakziozko tren-makinak egingo du, Euskal-Asturiar Trenbideen Konpainiarena, 1965an eraikia, Tarbesen.

12:00etan eta 13:00etan lurrunezko tren historikoek egingo dute irteera, Euzkadi (Kraussek eraikia; Munich, 1920) eta Zugastieta (Sharp Stewartek eraikia —Glasgow, 1888—, Amorebieta-Gernika burdinbiderako) tren-makinek trakzionatuta.

Horrez gain, Graftonek Babcock & Wilcoxerako eginiko lurrunezko garabia (1920) ere abiaraziko da, merkataritza-zerbitzua eman zuena enpresa horretan 1997 arte. Hortaz, Espainian merkataritza-zerbitzuan izandako lurrunezko azken trakzio-ibilgailua izan zen. Antolatutako jardueren artean, Espinal Orconerako meatzaritzako burdinbideko lurrunezko tren-makina ere jarriko da ikusgai (Robert Stephenson, 1887).


Larunbatean, maiatzaren 16an, lurrun-trenaren ohiko irteerak mantenduko dira, ohiko denboraldian sartuta daudenak. 12:00etan eta 17:30ean izango dira. 


Hau da museoaren instalazioen ordutegia:

Asteartetik ostiralera (lanegunak):
Goizez, 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez, 15:00etatik 18:30era

Larunbatetan:
Goizez, 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez, 16:00etatik 19:30era

Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik):
Goizez, 10:30etik 14:00etara


Burdinbidearen Euskal Museoaren instalazioetan trenbideekin lotutako Europako bildumarik onenetakoa ikus daiteke. Denetariko ibilgailuak daude bertan: lurrun bidezko tren-makinak, bai eta dieselak eta elektrikoak ere; automotorrak eta askotariko bagoiak. Horrez gain, Euskadiko makina-erremintako bildumarik osatuenetako bat dauka, garai bateko Urolako trenbideko tailer mekanikoari esker, eta XIX. mendearen amaieratik honako treneko uniformeak daude ikusgai, baita munduko tren-erlojuen bildumarik onenetakoa ere.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77

• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus

• Webgunea: www.euskotren.eus

js-tarifas