Euskotrenek Vitoria-Gasteizen tranbien zerbitzu berezia eskainiko du San Prudentzio jaiak direla eta

Entradilla

Euskotrenek Vitoria-Gasteizen tranbien zerbitzu berezia eskainiko du San Prudentzio jaiak direla eta

Body

• Apirilaren 27tik 28rako gauean lehen aldiz San Prudentzion tranbia zerbitzu berezia eskainiko da 


Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko sailaren mendeko sozietate publikoak, tranbia-zerbitzu berezia eskainiko du Vitoria-Gasteizen, San Prudentzio jaiak direla eta. Tranbia apirilaren 27tik 28rako gau osoan egongo da martxan, garraio publikoan joan-etorriak errazteko.

Euskotrenek lehen aldiz emango du gaueko zerbitzu berezia San Prudentzio jaietarako. Ordu erdiko maiztasuna izango du Abetxuko – Unibertsitatea eta Ibaiondo – Salburua lineetan, eta gutxi gorabehera 15 minutu erdialdean (Honduras – Florida tartean). Hortik zirkulatzen dute Vitoria-Gasteizko zerbitzuko unitate guztiek.

Erabiltzaileek informazio gehiago jaso ahal izango dute tranbien geralekuetan eta ordutegien bilatzailean, bai Euskotrenen APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunean. 944 333 333 informazio-telefonoa ere eskura duzue.

js-tarifas