Entradilla
Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du Trañan ospatuko diren San Prudentzio jaiak direla eta
Body
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Trañako San Prudentzio jaietarako joan-etorriak errazteko.
Maiatzaren 2tik 3ra eta 9tik 10era bitarteko gauetan, gaueko ohiko zerbitzua (2 orduro) tren bereziekin indartuko da Zaldibar eta Matiko artean.
Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei zerbitzua APP ofizialean edo www.euskotren.eus ordutegien bilatzailean aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die.
Informazio gehiago 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan.