Euskotrenek Bilbon maiatzaren 17an, igandean, tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Celta partida dela eta
Igandean, maiatzak 17, Euskotrenek Bilbon tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du Athletic Club-Celta partida dela eta. Partida 19:00etan San Mamesen jokatuko da.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalera errefortzu-zerbitzu bat eginez.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko helburuarekin, zerbitzuaren zati bat moztuko da La Casilla eta Euskalduna artean:
• 18:25etik 19:00etara.
• 20:45etik 21:25era arte, gutxi gorabehera, partida amaitzeko orduaren arabera.
Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944333333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.