Euskotrenek Bilboko tranbia-zerbitzua aldatuko du maiatzaren 22an eta 23an
San Mamesen errugbiko Europako txapelketen finalak egingo direla eta, Euskotrenek Bilboko tranbia-zerbitzua aldatuko du maiatzaren 22an eta 23an
Maiatzaren 22an (ostirala), tranbien zirkulazioa eten egingo da Euskalduna eta La Casilla geltokien artean, 17:00etatik jardunaldiaren amaierara arte. Hau da, 17:00etatik aurrera, tranbia-zerbitzua Bolueta-Euskalduna tartean ibiliko da, bi noranzkoetan.
Maiatzaren 23an (larunbata) ere Euskalduna eta La Casilla geltokien arteko zerbitzua eten egingo da, 11:00etatik jardunaldiaren amaierara arte. 11:00etatik aurrera, tranbia-zerbitzua Bolueta-Euskalduna tartean ibiliko da, bi noranzkoetan.
Erabiltzaileek eskura dituzte Euskotrenen informazio-telefonoa (944333333), webgunea (www.euskotren.eus) eta APP ofiziala.