Euskotrenek maiatzaren 26an, asteartean, tren zerbitzua indartuko du Ficoban egingo diren azterketak direla eta
Euskotrenek maiatzaren 26an, asteartean, trenen zerbitzu erregularra indartuko du Ficoban azterketa batzuk egingo direlako.
Zehazki, Hendaia-Lasarte Oria E2 linearen hainbat zirkulazioren ibilbidea handituko da, Ficobara joateko edo Ficobatik etortzeko erraztasunak emateko helburuarekin. Izan ere azterketak Ficoban egingo dira.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.