Euskotrenek larunbatean, uztailaren 4an, gaueko trenen zerbitzua indartuko du Pasaiako jaiak direla eta

Entradilla

Euskotrenek larunbatean, uztailaren 4an, gaueko trenen zerbitzua indartuko du Pasaiako jaiak direla eta

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Departamentuaren mendeko sozietate publikoak, TOPOko gaueko trenen zerbitzua indartuko du datorren larunbatean, uztailaren 4an, Pasaiako jaiek sortzen dituzten joan-etorriak errazteko. 

Zirkulazioen maiztasuna 30 eta 60 minutu bitartekoa izango da goizaldean, bi noranzkoetan.

Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei APP ofizialean zein www.euskotren.eus orrialdeko bilatzailean ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita 944 333 333 telefono zenbakian ere. 

js-tarifas