Zerbitzua uztailean eta abuztuan Burdinbidearen Euskal Museoan
Datorren asteazkenean, uztailak 1, Burdinbidearen Euskal Museoaren udako ordutegia (uztaila eta abuztua) indarrean sartuko da. Azpeitiko instalazioen irekiera ordutegi berria honako hau izango da:
• Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara, goizez; eta 16:00etatik 19:30era, arratsaldez.
• Igande eta jaiegunetan: 10:30etik 14:00etara.
Uztailean lurrunezko trenen zirkulazioak eskainiko dira larunbat eta igande guztietan. Larunbatetan, Museotik 12:00etan eta 17:30ean ibiliko dira, eta igande eta jaiegunetan, 12:00etan.
Abuztuari dagokionez, uztailekoaren antzeko lurrunezko trenen zerbitzua emateaz gain, diesel trakzioa duten tren historikoak ibiliko dira, asteartetik ostiralera, lanegunetan, eta Museotik 12:00etan eta 17:30ean irtengo dira.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus