Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Amorebieta-Etxanoko jaietarako
Euskotrenen tren-zerbitzua indartuko da uztailaren 18 eta 25eko gauetan, Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaiak direla eta.
Euskotrenek larunbat gaueko ohiko tren-zerbitzua indartuko du tarte hauetan:
• Matiko/Bilbo – Deba.
• Amorebieta – Bermeo.
Amorebieta – Bermeo adarreko trenen kasuan, jendetza aurreikusi denez, Zornotzatik ateratzen diren edo helmuga hori duten zirkulazioek ez dute geraldirik izango Amorebieta geralekuan, gaueko garraio-zerbitzua Amorebietako geltokian zentralizatzeko.
Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileak dituzten geltokietara joan daitezke, eta 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.