Bizkaiko autobusak (abuztuak 2): aldaketak zerbitzuetan GETXOKO OTXOA ANAIAK MEMORIALAren ospakizuna dela.
Datorren abuztuaren 2an Punta Galea txirrindularitza elkarteak antolatzen duen 81. Getxoko Zirkuituaren ospakizuna dela eta zerbitzuan honako eragin hauek izango dira:
A3414 BILBO-GETXO
12:00etatik 16:40era linea honek ezin izango du zerbitzurik eman Ondizetik Maidagan artean eta Artaza (Suhiltzaileak) eta Maidagan artean.
Eragindako irteerak:
- Getxotik: 12:40tik 15:40ra bitartekoak.
- Bilbotik: 11:40tik 15:40ra bitartekoak.
A3411 BILBAO-AZKORRI
Linea hau eten egingo da probak eragiten dion bitartean.
- Azkenengo irteera Museotik 11:00etan izango da eta Azkorritik 10:25ean.
- Zerbitzua Museotik 16:30ean eta Azkorritik 16:55ean berrabiaraziko da.
A3422 AREETA-BERANGO
Linea hau eten egingo da probak eragiten dion bitartean.
- Azkenengo irteera Berangotik 10:30ean izango da eta Areetatik 11:00etan.
- Zerbitzua Areetatik 17:00etan eta Berangotik 16:30ean berrabiaraziko da.
A3471 GETXO-GURUTZETA (Faduratik)
Proba egiten ari den bitartean linea honek ezin izango du zerbitzurik eman Maidagan eta Artaza (Suhiltzaileak) bitarteko geralekuetan Gurutzetako noranzkoan eta Ondiz eta Maidagan artean Getxoko noranzkoan.
Eragindako irteerak:
- Getxotik: 12:45etik 15:45era bitartekoak.
- Gurutzetatik: 12:00etatik 16:00etara bitartekoak.
A3472 GETXO-GURUTZETA (Areetatik)
Proba egiten ari den bitartean linea honek ibilbidea Lamiakoko Metroko geralekuan hasi eta amaituko du.
Eragindako irteerak:
- Getxotik: 12:20tik 16:20ra bitartekoak.
- Gurutzetatik: 11:30etik 16:30era bitartekoak
A3451 AREETA-ARMINTZA
Proba egiten ari den bitartean autobusek Berango-Armintza ibilbidea bakarrik egingo dute eta honen hasiera eta amaiera Berangoko Sabino Arana geralekuan izango da, zentzu bietan.
- Areetatik eraginik gabeko azken irteera 11:25ean izango da eta ohiko zerbitzua 17:25ean berrabiaraziko da.
- Armintzatik eraginik gabeko azken irteera 10:25ean izango da eta ohiko zerbitzua 16:25ean berrabiaraziko da.
Informazio gehiago: www.bizkaibus.eus, tel.: 946 125 555 eta Bizkaibus APPan