Euskotrenek gaueko tranbia-zerbitzua eskainiko du bihar, “Blusaren eta Neskaren Eguna” dela eta
Blusaren eta Neskaren Eguneko ospakizunak direla eta, bihar, uztailaren 24an, Euskotrenek gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Vitoria-Gasteizko tranbian. Ostiraletik larunbaterako gauean tranbiak ibiliko dira, jaiez gozatu ahal izateko garraio publikoko aukera eroso bat bermatzeko helburuarekin.
Gaueko zerbitzuan, zirkulazioak egongo dira 30 minutuz behin, bi noranzkoetan, honako tarte hauetan:
• Antso Jakituna – Abetxuko.
• Antso Jakituna – Ibaiondo.
• Angulema – Salburua.
• Angulema – Unibertsitatea.
Bestetik, ez da zirkulaziorik egongo Antso Jakituna eta Angulema geltokien artean.
Uztailaren 25eko tranbia-zerbitzua
Jaiak direla eta, uztailaren 25ean Euskotreneko tranbia-zerbitzua aldatu egingo da goizeko 10:00etatik aurrera. Ordu horretatik aurrera, ez da tranbiarik ibiliko Legebiltzarra – Angulema tartean, eta egunaren amaierara arte zerbitzua emango da tarte hauetan:
• Legebiltzarra – Abetxuko
• Legebiltzarra – Ibaiondo
• Angulema – Salburua
• Angulema – Unibertsitatea
Euskotrenek erabiltzaileei gogorarazten die zerbitzuari buruzko informazio gehiago jaso dezaketela www.euskotren.eus helbidean, APP ofizialean eta Bezeroen Arretarako Telefonoan (944 333 333)