Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko du abuztuaren 28an eta 29an Ficoban egingo den ‘Bidasound ' jaialdirako
Euskotrenek gaueko tren-zerbitzua eskainiko du abuztuaren 28an eta 29an Ficoban egingo den ‘Bidasound' jaialdiak sortzen dituen joan-etorriak errazteko.
Jaialditik itzultzeko, ostiraletik larunbaterako gauean zirkulazio berezia eskainiko da Ficobatik Hendaiarantz (3:15) eta beste bat Lasarte-Oriarantz (3:22), ohiko geltokietan geldialdia egingo duena. 29tik 30erako gauean udako larunbatetako ohiko zerbitzua mantenduko da, Topoan ordubeteko maiztasunarekin.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.