Euskotrenek irailaren 6an eta 13an, igandeetan, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Donostiako estropadak direla eta
Euskotrenek Topoan (Lasarte Oria – Hendaia) eta Kostaldean (Zumaia – Amara), irailaren 6an eta 13an, ohiko trenen zerbitzua indartuko du Donostian Kontxako estropadak direla eta.
Igandeetako ohiko maiztasuna hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da. Trenetan hobeto banatu ahal izateko, Euskotrenek erabiltzaileei APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileekin zerbitzatzen diren geltoki eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke.