Euskotrenek zerbitzu berezia emango du ostegunean (irailak 17), Real Sociedad – Bournemouth partidurako

Entradilla

Euskotrenek zerbitzu berezia emango du ostegunean (irailak 17), Real Sociedad – Bournemouth partidurako

Body

Euskotrenek bere tren-zerbitzua indartuko du, osteguneko (irailak 17) 21:00etan Anoetan jokatuko den Real Sociedad – Bournemouth futbol partiduaren ondoriozko joan-etorriak errazteko. 

Partidutik itzultzeko, Euskotrenek hiru tren berezi eskainiko ditu Hendaiarantz, Lasarte/Oriarantz eta Zumaiarantz.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen telefono-zenbakia: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileen zerbitzua duten geltokietan ere informazioa jaso dezakete, baita APP ofizialean eta webguneko (www.euskotren.eus) ordutegien bilatzailean ere.  

js-tarifas